Skip to main content

Hainbat belaunaldi Urola Erdia bailarako Berastegi baserrian

Gure arbasoen garaietatik gaur egunera arte, hainbat belaunaldi bizi izan dira Azpeitiko Berastegi baserrian, artzaintzari eta mendiarekin lotutako bizimoduari eutsiz.

Xoxote mendia eta inguruko larreak gure egunerokoaren parte dira, eta bertan bazkatzen dute gure ardi latxek urte sasoi bakoitzaren erritmoari jarraituz. Haien esne gordinarekin egiten dugu Xoxote gazta artisaua, inguruneak eta artisau tradizioak ematen dizkioten izaera eta zapore bereziekin.

Xoxote Gaztak | Idiazabal Gazta

ARTZAIN OHITUREI EUTSIZ

Urteko sasoi bakoitzean, gure ardi latxak leku desberdinetan bazkatzen dira, naturaren erritmoari jarraituz. Uda partean Xoxote mendiko larreetan ibiltzen dira, eta neguan Berasegi baserri inguruko zelaietan. Inguruneak eta elikadura naturalak zuzenean eragiten diote esneari, eta esneak Xoxote gaztari. Horrela ulertzen dugu guk gure lanaren zentzua.

ARTISAU ERAN EGINA

Xoxote gazta artisau eran egiten dugu, gure arbasoengandik belaunaldiz belaunaldi jasotako jakintzan oinarrituta. Aldi berean, gaur egungo baliabide eta berrikuntzetara egokituz lan egiten dugu, kalitatezko gazta bat lortzeko eta osasun berme guztiak ziurtatzeko.
Idiazabal demonicación de origen
Xoxote Gaztak | Idiazabal Gazta