Xoxote logoa
Idiazabal
Zumitz

Xoxote

Web presentziala

Minusbaliatuentzako bertsioa

Bertsio arruntera itzuli


HASIERAKO MENUA: Hasiera - Historia - Kokapena - Erosi - Argazkiak - Artzaitour - Kontaktua


MENUA: HASIERA

 

Idiazabal jatorrizko izendadura

LATXA ARDIEK EMATEN DUTEN ESNE bikainarekin Idiazabal jatorria duen gazta egiten da. Idiazabal Aralar mendi sakratuaren hegalean dagoen Gipuzkoako herri txiki bat da, Euskal Herriaren erdi-erdian eta lau mila urte baino gehiagoko artzain-tradizioa duen eremuan dagoena.

Idiazabal gaztak %45eko koipea du, gutxienez, estraktu lehorrean; azal gogorra eta trinkoa du; ketua edo ketu gabea izan daiteke; usain sakona eta garbia du; eta zapore orekatua eta handia du. Hori guztia lortzen da modu naturalean egiten delako, inolako gehigarririk gabe; ez zaio koloratzailerik eta kontserbagarririk botatzen.

Idiazabal gaztak nazioarteko aitormen asko jaso ditu; horien artean aipatzekoak dira Euro-Toques Elkarteak eta Nazioarteko Sukaldaritza Akademiak emandakoak. Elkartean hiru mila sukaldari baino gehiago daude, eta 1992an erabaki zuten Idiazabal gazta Europako Sukaldaritzako 15 produktu onenen artean sartzea. Akademiak, berriz, bere urrezko domina eman zion, 1993an

 

 

Asociación Zumitz

Zumitz, Idiazabal J.I. gazta egiten duten artzaien elkarteak, gazta hori bere izena jartzea erabaki du, izan ere, dastatzaile jakintsuek lagundurik, artzai beraiek zuhurtasunez egindako aukeraketa saiatu baten emaitza da; eta garbi uzten du bere sorreran elkarte honek zuen asmo bakarra: Herri honetako artisau gaztagintzaren kalitatea gailur-gailurreraino jasotzea, alegia.

Zumitz gaztak, bildu litezkeen garanti guztiak daramatza berekin. Izan ere artisau gazta eginaz gure Herriko artzai gehienak osatzen duten Artzai Gazta elkartearen onespenaren jabe da bera; eta gainera "Zumitz" gaztak Idiazabal Jatorri Izendapenak horretarako duen kalitate kontrolerako kontseilu erregulatzaileen kontrol zorrotza jasan behar izan dute, Azkenik "Zumitz" gazta bakoitzak berekin darama, noiz eta nork egina den garbi uzten duen kalitate ziurtagiria.



Behin-behineko HTML 4.01 baimendua ¡CSS Válido! Icono de conformidad con el Nivel Triple-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI

 

Berastegi Baserria - Izarraitz Auzoa - 20730 - Azpeitia   Tel. 943 81 46 53   Mob. 629 47 06 76   E-posta. xoxote@xoxote.com