Web presentziala
Minusbaliatuentzako bertsioa
HASIERAKO MENUA: Hasiera - Historia - Kokapena - Erosi - Argazkiak - Artzaitour - Kontaktua
MENUA: HISTORIA
BERASTEGI BASERRIA
Gure arbasoen garaietatik gaur eguneraino hainbat belaunaldi Urola bailarako
Berastegi baserrian kokatu dira. Berastegi mendiz inguraturik dago, hauetako
bat Xoxote da, Izarraitz mendikatean dagoena eta bere malda eta zelai zabaletan
bazkatzen dute gure ardi Latxek. Hori da arrazoirik nagusiena gure gaztak Xoxote
idiazabal jatorri izenekoa hartzearena.
Xoxote gazta egiteko aintzinako artzaien ohiturak xehetasunez eta mimoz zaintzen dira. Horretarako aspaldiko artzantza ohiturekin jarraitu du Berastegi baserriak urteko urtaro jakin bakoitzean, hala nola, uda-udazken sasoianXoxote mendian bazkatzen dute eta udaberri-negukoak berriz Berastegi baserrian, horrela kalitatezko belardien goxotasun naturala dasta dezaten.
Gure etxeko gazta naturala da, herriko ohituretan oinarritua eta egiteko era
aspaldiko erara egina , ezaugarri bereziekin, pertsonalitate sakona jasoz, kalitate
handiko gazta bihurtzen dena.
Ardi esnea
Xoxote gazta egiteko gure belardietan bazkatzen duten ardien esnearekin egiten da. Berastegikoardiak Latxa arrazakoak dira, dakizuen bezala, Latxa arraza animali txiki eta gogorra da, esnea jaizterakoan ez du asko ematen baina ematen duena klaitatezkoa izaten da. Animali gogorra da, gu bizi garen ingurumenean ongi egokitzen dena.
Berastegi Baserria - Izarraitz Auzoa - 20730 - Azpeitia Tel. 943 81 46 53 Mob. 629 47 06 76 E-posta. xoxote@xoxote.com